MIKROENPRESAK SORTZEKO eta GARATZEKO laguntza (Landa Garapen Iraunkorrerako Programa – LEADER Ikuspegia) *bakarrik Oiartzunen: Ergoien, Iturriotz, Arditurri

Azalpena

Mikroenpresak sortzeko eta garatzeko laguntza (Landa Garapen Iraunkorrerako Programa – LEADER Ikuspegia)

 

Helburu espezifikoak:

a) Dekretu honetako I. eranskinean jasota datozen EAEko landa-eremuetan, ekimen endogenoaren eskutik, mikroenpresen sorkuntza bultzatzea.

b) Dekretu honetako I. eranskinean jasota datozen EAEko landa-eremuetan lanpostu berriak sortzea; lanpostu horiek gure landa-biztanleen kopuruari eusten edo kopurua hazten lagunduko dute.

c) Landa-inguruneko biztanleen enpresa-espiritua eta gaitasuna indartzea.

 

Onuradunak:

Onuradunak nekazaritzako elikagaien sektorearekin loturarik ez duten mikroenpresak izango dira, 10 lanpostu baino gutxiagokoak eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra gehienez 2 milioi eurokoa dutena, Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan zehazten den bezala.

 

Diruz laguntzeko moduko gastuak:

Egindako inbertsio materialak eta ez-materialak ordaintzeko emango zaie laguntza mikroenpresei. Diruz lagunduko diren inbertsioek, edonola ere, EAEn indarrean dagoen ingurumen-araudia bete behar dute.

Establezimendu berria eraiki behar bada, enpresa kokatzeko orduan, kontuan hartu beharko dira lurralde-antolamenduko ereduetan bioaniztasuna aintzat hartzen duten aspektuak integratzeko aukera ematen

duten ingurumen-plangintzako baliabideak.

Zehazki, hauek dira diruz laguntzeko moduko gastuak:

– Proiektuak eta lanen zuzendaritza, inbertsioaren % 10 gehienez.

– Urbanizazio-lanak burutzea.

– Eraikitze-lanak burutzea.

– Makinak.

– Tresneria.

– Altzariak.

– Informatika eta komunikazio ekipoak, hardware nahiz softwarea.

– Bestelako azpiegiturak.

Bigarren eta hirugarren sektoreko edozein motatako mikroenpresaren sortze- edota modernizazio-proiektu orok jaso ahal izango du dirulaguntza, nekazaritza-elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko mikroenpresek salbu.

Neurri honen eskutik jasotako laguntzek, 1998/2006/EE Erregelamenduak agintzen duenez, minimis izaera izango dute.

Horretarako, gastuen % 70eko dirulaguntza emango da gehienez.

Eskaera epea

2014-08-23-etik 2014-09-22-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)