EKITERA – Errenterian enpresa berriak sortu eta enpresek segida izateko diru-laguntzak

Azalpena

EKITERA – Errenterian enpresa berriak sortu eta enpresek segida izateko diru-laguntzak

Xedea: Lerro honen xede da diru-laguntzak ematea udalerrian enpresa berriak sortu eta enpresek segida izateko, batez ere eranskin honen IIIA eranskinean jasotzen diren jarduera eta sektoreen alorretan, hala nola batez ere Errenteriako Hirigune Historikoan kokatzen diren enpresentzako.

Onuradunak: Diru-laguntza horiek lortu ahalko dituzte sortzen diren enpresa berri guztiek eta segida duten enpresek, honako baldintzak betez gero:

- Enpresa berriak:

A) Jarduera gunea Errenteriako udalerrian errotuta egotea, diru-laguntza eskatzen duen unean.

B) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta gizarte segurantzari dagokion erregimenean hasiera bateko alta izatea 2015ko maiatzaren 1etik deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea amaitu bitarteko tartean.

C) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan izen-ematea ez izana jarduera berean edo antzeko batean, eskatutako laguntzagatik enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan, ez berak ez ezkontideak ez aurreko ez ondorengo zuzeneko familiartekoren batek, ezta tartekatutako sozietate batek ere.

D) Oarsoaldearekin garatuko den negozio plana aurkeztea eta Oarsoaldeak emandako aldeko txostena izatea.

- Enpresa segida izanez gero:

A) Jarduera gunea Errenteriako udalerrian errotuta egotea.

B) Enpresa-segida izatea 2015eko maiatzaren 1etik eta deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea amaitu bitarteko tartean.

C) Oarsoaldearekin garatuko den negozio plana aurkeztea diruz lagundu daiteken jarduera baina lehenago eta Oarsoaldeak emandako aldeko txostena izatea.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastu aukeragarriak: Diru-laguntza kuantifikatze aldera diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira:

- Jarduera ekonomikoarekin egindako gastuak. Finantza-errentamenduaren (leasing) bidez material higiezina lortzeko interesik gabeko kuotak diruz lagundu ahalko dira. Merkataritzako establezimenduak badira, jarduerari ekiteko hasiera bateko beharrezko stock-a diruz lagundu daitekeen inbertsiotzat hartuko da.

- Eraketa gastuak: Irekiera lizentziak, jarduera lizentziak, jarduera abiatzeko derrigorrezko bestelako tasak, notaritza- gastuak eta erregistrokoak.

- Jarduera ekonomikoari lotutako higiezinen errentamendu gastuak (alokairuak) sei hilabeteetan zehar, EKITEKO programaren onuradunak izan ezik, eta JEZan alta ematen duenetik.

-  Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide bereziaren erregimenean kotizazioaren ordainketari buruzko kuotak, JEZan alta ematen duenetik sei hilabeteetan zehar.

- Proiektuari lotutako komunikazio gastuak (publizitatea, web-a komunikazio materiala, etab.).

- Jarduerarekin jarraitzeko dagoen enpresa- segida, betiere kontratuzko dokumentazioa badago.

EZ dira diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZa, enpresarentzako gastua izan ezean, eta hala izenez gero justifikatu egin beharko du.

Zenbatekoa: Laguntzaren diru-kopurua eta diruz lagundu daitekeen inbertsioa % 50 izango da eta gastu aukeragarriak gehienez ere 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Muga hau gehituko da 1.000 euroan eranskinen honen IIIA eranskinean jasotako jardueren artean baldin badago enpresa, eta beste 1.000 euro gehituko dira establezimendua ezartzen bada eranskin honen IIIB eranskinean jasotzen den Hirigune Historikoan. Diru-laguntza, bakarrik edo beste laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera, inoiz ez da diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa izango.

Diru-laguntza, bakarrik edo beste laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera, inoiz ez da diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa izango.

Sektoreen eta jardueren zerrenda (IIIA Eranskina): Lehentasunezko sektore eta jarduera tzat hartuko dira kulturaren eta sormenaren ekonomiaren ingurukoak, zehazki, hauek:

— Konpondu, birgaitu eta berrerabil tzeko jarduerak.

— Energiaren eta eraginkortasun energetikoaren ingurukojarduerak.

— Diseinuaren eta artisau tza ren inguruko jarduerak.

— Teknologia berrien inguruko jarduerak.

— Kulturaren inguruko jarduerak.

Eskaera epea

2016-12-27-etik 2017-01-26-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak