Azalpena
Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak
Xedea: 2022rako, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru?laguntzak ematea, hurrengo modalitateetan:
-
Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan beren film luzeren bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean. Salbuespen gisa, film laburrak onartuko dira zinemaldia FIAPF zerrendakoa bada. Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea.
-
Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.
Onuradunak: Pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak
Eskaera epea
2022-04-08-etik 2022-12-31-era
Sailak
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa