LUZARO Partaidetza-Kredituak - Partaidatzeko Maileguak Teknologia Berrikuntzarako Inbertsioen Finantzapenerako

Azalpena

LUZARO: Partaidatzeko Maileguak Teknologia Berrikuntzarako Inbertsioen Finantzapenerako

Ezaugarri nagusiak:

• Sektore mailako teknologia berrien sarrera eta egokitzapenerako proietu berriei laguntza, enpresarentzat abantaila konpetitiboa dakartenak. Merkatu berrietan sartzeko egindako moldaketa teknologikoak ere finantzatuko dira.

• Mailegu hauen izaera berezia dela eta, enpresak urtero aurkeztu beharko ditu bere kontuak, eta kontu horiek ikuskatu egin beharko dira zenbatekoa (edo zenbatekoen metaketa) 500.000 eurotik gorakoa bada, edo Sozietatea legez behartuta badago.

• Maileguen galdagarritasuna gainerako hartzekodunen mende dago (akziodunen mende izan ezik).

• Egoerak gomendatzen duenean, enpresa eskatzailearen berme errealak hartuko dira, partaidetzako izaera eta mepekotasuna galduaz.

Xedea:

Berrikuntza teknologikoko halako proiektuen %60ra arteko finantzapena:

• Enpresarentzat berrikuntza dakarten teknologien sarrera eta egokitzapen aktiboa; merkatu berrietarako egokitzapen eta hobekuntza teknologikoko prozesuak baita ere.

• Hobekuntza teknologikorako diseinu industrialaren aplikazioa eta produktu eta prozesuen injenieritza.

• Ekoizpen edo hornikuntza sistema berrien edo esanguratsuki hobetuen aplikazioa (teknika, ekipamendu edota aplikazio informatikoetan aldaketa esanguratsuak barne)

Enpresa eskatzaileak bete beharreko baldintzak:

• Enpresa Txiki eta Ertaina izatea, Europar Batasunaren definizioaren arabera.

• Bere Fondo Propioak eskatzen den zenbatekoaren baliokideak izatea, gutxienez. Aurretik izaera bereko beste maileguren bat dagoenean, mailegu horien zenbatekoen baturaren baliokide, gutxienez, izan beharko dute Fondo Propioek.

• Kontabilitate Plan Orokorraren mende izatea.

Eskaera epea

2015-01-01-etik 2015-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna