Euskal Autonomia Erkidegora itzulitako euskal profesionalak kontratatzeko EAEn kokatutako enpresei diru-laguntzak emateko LANdhome programa
Xedea: Programa honen xedea EAEko enpresei laguntzea da, euren antolaketa egoki ditzaten eta atzerrian esperimentatutako profesionalen, zuzendarien eta teknikarien itzulera erraz dezaten. Programaren laguntzak diru-laguntza publikoen bidez gauzatzen dira eta nazioarteko eskarmentua egiaztatzen duten profesionalek kontrata ditzaketen enpresentzat dira, izan ere, lan kontratuaren indarraldiaren lehenengo urtearen soldata kostu gordinaren zati bat ordainduko da.
Onuradunak: Enpresek, banan-banan edo kooperazioan, eskuratu ahal izango dituzte oinarri hauetan jasotako laguntzak; betiere, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak badaude eta indarrean badute nazioartekotze-plana.
2018-01-05-etik 2018-10-31-era