INTERLEHIAN Programa (Nazioarteko Lizitazioetan Parte-hartzen Laguntza)

Azalpena

Interlehian programa. Nazioarteko lizitazioetan parte-hartzen laguntza.

Xedea eta denbora-eremua: Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei laguntzea 2017. urtean egiten diren nazioarteko lizitazioetan eta horien aurretiko interes-adierazpeneko deialdietan parte hartzen, haien nazioartekotzea bultzatzeko. Hala ere, Espainiako Estatutik kanpoko erakunde publikoen deialdietako lizitazioak izan behar dute, eta enpresak banaka edo lankidetzan aurkez daitezke horietara.

Onuradunak:

  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak). Banaka aurkeztu daitezke edo batera, aldi baterako enpresa-elkarketetan, eta plangintza estrategiko bat izan behar dute beti.
  • ETE izan ez arren behin-behinean horretarako sortutako enpresa-elkarte bateko lider diren enpresek.

Eskaera epea

2017-05-16-etik 2017-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa