ADIMEN LEHIAKORRA (Enpresen arteko Lankidetza eta enpresetan Adimen Lehiakorra sustatzeko programa)

Azalpena

Enpresen arteko lankidetza eta enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko programa.III ERANSKINA: Adimen lehiakorra

DESKRIBAPENA

Enpresen iraunkortasuna bultzatzea adimen lehiakorraren bidez, pertsonen, erakundeen eta inguruaren ezagutza sortzea, partekatzea eta aldatzea ahalbidetuz erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan eragiteko.

ENTITATE ONURADUNAK

- Gipuzkoan kokatutako enpresak (2.1 a oinarria)

- Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, klusterrak eta garapen agentziak (2.1.b oinarria)

DIRU LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

2.1 a) oinarrian aurreikusitako entitateen kasuan: beraien erakundeetan adimen lehiakorreko dinamikak sartu eta/edo garatzea;

2.1 b) oinarrian aurreikusitako entitateen kasuan: adimen lehiakorraren arloan, enpresei zuzendutako kontzientziazio eta sentsibilizazio handiagoa sortuko dituzten ekintzak garatzea.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Kostu hautagarrien % 75eraino dinamikak sartu eta/edo garatzeko ekintzetan

Kostu hautagarrien % 100eraino kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzetan.

Eskaera epea

2015-10-31-etik 2015-11-23-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna