PRODUKTUAREN BERRIKUNTZA (Ekonomia Suspertzen Laguntzeko Programa)

Azalpena

Ekonomia Suspertzen laguntzeko “Produktuaren berrikuntza” programa

Xedea:

Diru laguntzak produktu berrien merkaturatzea azkartzeko, horretarako hainbat alderdi babestuz: teknologiak eta produktuak eraldatzen laguntzea, merkaturatu aurreko prototipo fasea, edo merkatuaren beharretara egokitzen den industriara bideratzeko moduko produktua izatea. 

Proiektuen baldintzak diruz laguntzeko:

Proiektuak gutxienez 10.000 euro izango ditu diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan, gutxieneko zenbateko hori 5.000 euro izango da.

Merkaturatze aurreko fasean dauden produktuak, modurik hoberenean merkaturatzeko oraindik garatzeko edota egokitzeko beharra dutenak, industriaratzeko proiektuak. Baldintza hautakoren bat bete beharko dute:

- I+G+b jarduerak, produktu berria garatzen bukatzeko: industria diseinua, produktuaren ingeniaritza, prototipoa balioztatzea eta berriz diseinatzea…

- I+G+b jarduerak, produktu berria industriaratzeko: industriaratze azterketa; ekoizpen bide berrien garapena; material, molde edo tresna berrien azterketa…

- I+G+b jarduerak, produktu berria merkaturatzeko: patentagarritasuna, balioztatzea eta homologazioa, jabetza industriala eta patentea…

Diru laguntzaren xede diren produktuek berritzaileak izan beharko dute, eta hori ziurtatzeko, aurreko faseetan produktua garatzeko babes publiko esanguratsua jaso dela egiaztatu beharko da.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak: barruko langileria eta azpikontratazioak (4. oinarrian zehazten direnak)

Onuradunak:

Onuradun izan daitezke egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten enpresa gipuzkoarrak.

Eskaera epea

2017-04-28-etik 2017-05-29-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna