BONU TEKNOLOGIKOAK - Fabrikazio aurreratua eta 4.0 Industria (Ekonomia Suspertzeko Programa)

Azalpena

Ekonomia Suspertzeko «Bonu teknologikoak» programa

Xedea: Diru laguntza hauen helburua da berrikuntza sustatzea Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan, 4.0 Fabrikazio Aurreratuko eta Industriako eredua txertatu dezaten edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenean zehaztutako apustu estrategiakoak gauzatu dezaten eta beren posizionamendu teknologikoa hobetu dezaten, “bonu teknologikoak” emanez. Bonuak bideratuta daude Gipuzkoako enpresak eta teknologien arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak hurbiltzera; horretarako, bonuak diruz lagunduko du enpresek eskatzen dituzten teknologia zerbitzuen kostuaren zati bat.

Diru laguntzaren jarduerak: Bonuak erabil daitezke, alde batetik, enpresaren ekoizpen prozesuan aplikatu daitekeen edozein teknologia aztertzeko, probatzeko eta kontrastatzeko edo ezartzeko, eta, bestetik, enpresaren barruko eta kanpoko elkarreragingarritasun prozesuak sustatzeko, "4.0 Fabrika zabaldua, digitala eta konektatua" kontzeptua lortzen errazte aldera. Elkarreragingarritasun prozesuetarako, Gaia-Net Exchange izango da bonu teknologikoaren aplikazio zerbitzuak emango dituen entitatea. Bonu teknologikoen xede diren gainontzeko zerbitzuak honako entitateetan eskatu ahal izango dira: - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean dauden zentroak, kategoria hauei dagozkienak: Foku anitzeko Zentro teknologikoak edo Unibertsitateetako Ikerketa egiturak. -Berrikuntza eta Teknologia Transferentziako Sarean (TK-gune) sartuta dauden Lanbide Heziketarako Zentroak. -Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak 4.0 teknologietako batean adituak. Kasu honetan, Eskualde Garapenerako Agentzia batengatik berretsia egon beharko du.

Onuradunak: Laguntzen onuradun izango dira Gipuzkoan zerga egoitza edo establezimendu iraunkorra daukaten enpresa txiki eta ertainak.

Eskaera epea

2019-03-05-etik 2019-10-10-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna