Gipuzkoako enpresa industrietan zibersegurtasuna sustatzeko programa - Gipuzkoako enpresentzako zibersegurtasuneko ikerketa eta garapena bultzatzea. (III. Eranskina)
Xedea: Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzea.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak: Diruz laguntzekoak diren jarduketak izango dira zibersegurtasun arloko ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.
Onuradunak:
- Gipuzkoan kokatuta egonik jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horietako ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte arlokoak.
- Gipuzkoan kokatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak.
2019-04-02-etik 2019-05-13-era