LANDA TURISMOKO establezimenduetan INBERTSIOAK

Azalpena

Landa turismoko establezimenduetan inbertsioak 

Xedea: Landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Plana (2007-2013) izenekoaren itzalpean. 
 
Onuradunak: Nekazaritzako ustiategi bateko titularrak edo titularkideak eta elkarte modura eratutako ustiategietako kideak, baldin eta betekizunak betetzen badituzte. 
 
Betebeharrak:
  • Nekazariak izatea.
  • Landa turismoko establezimenduaren jabea izatea edo jarduera horretan aritzeko moduko ahala edo baimena duen pertsona izatea eta establezimendua dagoen nekazaritzako ustiategian edo alboan bizi izatea.
  • Elkarte modura eratutako ustiategietan, gutxienez pertsona batek bete beharko du betekizun hau.
  • Gutxienez etengabeko bi urteko antzinatasuna frogatzea landa turismoko establezimendua dagoen nekazaritza ustiategian.
  • Ustiategia ekonomia aldetik bideragarria dela frogatzea; ingurumenari, higieneari eta abereen ongizateari buruzko Europako arauak betetzea eta titularraren gaitasun profesionala frogatzea. 

Eskaera epea

2014-06-12-etik 2014-07-11-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa