GIPUZKOAKO ZERGA ARLOA *Covid-19* (epe-luzaketa)

Azalpena

Covid-19aren ondorioz zergapeko jakin batzuentzat hiru hilabeteko autolikidazioak eta aitorpen ez-aldizkako, informatibo eta laburtzaileak aurkeztu eta ordaintzeko epea zabaltzea

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/covid19ekonomia/enpresak/zerga-arloa

Zergapekoak:

a) Pertsona fisikoak.

b) Jarduera ekonomikoak egiten dituzten errenta esleipeneko araubideko entitateak, salbu beren bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide guztiak pertsona juridikoak badira.

c) Jabetza horizontaleko araubidean dauden jabeen komunitateak.

d) Testamentua emateko ahalorde baten zain dauden jarauntsiak.

e) Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2024 Foru Arauak 13. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasotako mikroenpresei eta enpresa txikiei.

f) Urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarenak, 13.2 artikuluan aipatutako partzialki salbuetsitako entitateak.

g) Urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarenak, 14. artikuluan aipatutako ondare sozietateak.

h) Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldekozerga pizgarriei buruzkoak, jasotako araubide bereziari jarraituz zergapetuta dauden irabazi asmorik gabeko entitateak

Eskaera epea

2020-04-02-etik 2020-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Eremua: Zerga-arloa