Autonomoentzako eta turismo-sektoreko ETEentzako laguntza *Covid-19*

Azalpena

Turismo zerbitzuen sektoreko autonomo eta enpresa txikiei laguntzeko programako dirulaguntzak Covid-19 koronabirusak sortutako gastuei aurre egiteko

Xedea: Turismo-zerbitzuen sektoreko autonomoei eta enpresa txikiei Covid-19k sortutako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira enpresaren egitura eta zirkulatzaile gastuak, Covid-19 koronabirusak sortutako alarma egoera dela eta, enpresaren xede diren turismo zerbitzuen salmentan jasanarazi ezin direnak. Aintzat hartuko dira soilik dirulaguntzaren xede den jarduerekin zalantzarik gabe identifikatu daitezkeen gastuak. Fakturan jasanarazitako balio erants aren gaineko zerga ez da diruz lagundu daitekeen gastutzat joko. Diruz lagundu daitezkeen gastuak urtarrilaren 1etik alarma-egoera amaitu eta hilabete geroago artekoak izango dira.

Onuradunak: Autonomoak eta 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiak, jarduera nagusi hauetakoren bat dutenak: Turismo-agentzia hartzaileak, turismo-gidak eta turismo aktiboko enpresak.

Eskaera epea

2020-04-15-etik 2020-07-01-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Eremua: Finantzaketa