Landa-inguruetan enplegua sortzeko diru laguntzak (EREIN programa - Landa-inguruneak sustatzeko laguntzak, 2- Enpresetarako, lanpostuak sortzeko eta etxebizitzarako diru-laguntzak)

Azalpena

Landa-inguruetan enplegua sortzeko diru laguntzak (Erein programa - Landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzen barruan). 2 - Enpresetarako, lanpostuak sortzeko eta etxebizitzarako diru-laguntzak.

Xedea:

Lanpostuak sortzeko laguntzak inbertsioekin lotuta ez daudenak. - Diruz lagun daitezkeen ekintzak dira: besteen konturako langileak kontratatzea, aurretik lanik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak, eta beren kabuzko jarduerak sortzea.

Onuradunak:

Lanposturako laguntzak pertsona fisiko edo jurikoz osatuta dauden enpresa pribatuek eta langabeek lortu ahalko dituzte.

Eskaera epea

2014-08-23-etik 2014-09-22-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak