EAEko ELIKATEA eta ZURAREN KATEA DIGITALIZATZEKO laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia egitea, lehiakortasuna hobetze aldera. Laguntzak bi helburu dituzte: batetik, enpresei laguntzea digitalizazio-prozesua hasten, sistema digitalak txertatuz; eta, bestetik, digitalizazio-fase aurreratuan dauden enpresei laguntzea, 4.0 teknologia txertatzearen bidez.

Onuradunak: 3. oinarrian adierazitako proiektuetarako laguntzen onuraduna hauetako edozein izan daiteke, baldin eta EAEko elikakatekoa edo zuraren katekoa bada:

A) Enpresak, duten forma juridikoa alde batera utzita.

B) Elkarteak eta fundazioak.

C) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.

Eskaera epea

2021-10-21-etik 2021-11-22-era

Sailak

  • Sektorea: ELIKAGAIEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna