ERREPIDEKO GARRAIO PUBLIKOAN TEKNOLOGIA BERRIEN eta SEGURTASUNAREN SISTEMAK ezartzeko diru-laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko laguntza-programa

Xedea: Autobusetan egiten den bidaiarien garraio publikoa eta salgaien garraio publikoaren sektorea modernizatu dadin, dirulaguntza programa honen xedea da 2023an eta, betiere, 2023ko azaroaren 30a baino lehen, egin behar diren honako sistema hauek eskuratu eta ezartzeko laguntzak ematea da (salbuetsita leasing edo renting kontratuak, edo eskurapenaz bestelako beste edozein negozio juridiko):
a. Ibilgailu-floten lokalizaziorako eta kudeaketarako (GPS edo antzekoak) sistemak, kudeaketa eta kontrol-zentro batekin lotuta, dela ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraio publikorako, dela gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraiorako. Ez da emango dirulaguntzarik ibilgailu-floten kudeaketa eta kontrol-zentro batean sartuta ez daudenen lokalizaziorako elementu bakarrak erosteko
b. Salgaien garraio publikoko ibilgailu astunetan eta, gidaria barne dela, bidaiarientzat bederatzi jarleku baino gehiago dituztenetan, gidatze seguruari laguntzen dioten sistemak, hala nola: Artaziarena ez egiteko sistemak. Istripuak erregistratzekoak. Suteak detektatu eta autoitzaltzea. Aurreko leihotik gidatze-dinamika erregistratzen duten kamera-sistemak (dash cam), bai eta gidatzean ikuspena edo maniobragarritasuna hobetzera bideratutakoak ere. Talkak arintzeko teknologiak, hala nola sentsoreak eta radarrak erabiltzea talka horiek saihesteko. Istripuaren edo larrialdien kasuan, kontrol-gunera automatikoki deitzeko edo abisatzeko sistemak.
c. Orga jasotzaile automatikoen segurtasun-elementuak, hala nola: Oinezkoen alerta-sistemak. Goratze-abiaduraren murriztaileak eta inklinazio-angeluaren abiaduraren eta mugaren murriztaileak. Kargatzeko eta deskargatzeko ikusmena eta dinamika errazten duten kamera-sistemak.
d. Gidatze-optimizatzea eta erregai-kontsumoa murriztea helburu duten sistemak, hala nola: Ekonometroak eta gidatzea monitorizatzeko sistemak. Gurutzaldi-abiaduraren kontrolagailuak.
e. Eskola-umeak eta adin txikikoak errepidez garraiatzeko linea erregular erabilpen berezikoetan aritzen diren ibilgailuetarako, ECE R44/04 araudiak homologatutako haurren erretentzio-sistemak.
 
Onuradunak: Legez gaitutako pertsona fisikoak edo juridikoak. 

Eskaera epea

2023-05-25-etik 2023-06-26-era

Sailak

  • Sektorea: GARRAIO Sektorea & LOGISTIKA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak