KOOPERATIBA SOZIETATEETAN eta LAN SOZIETATEETAN INBERTSIOAK EGITEKO laguntzak *ekonomia-jardueran 5 urte baino gutxiagoz altan egotea

Azalpena

EAEko Kooperatiba Sozietateetan eta Lan Sozietateetan inbertsioak egiteko laguntzak  

Xedea: Agindu honen xedea Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, eman ahal izango dituen laguntzak arautzea da, EAEko Kooperatiba Sozietateak eta Lan Sozietateak zabaltzera edo sendotzera destinatutako inbertsioak egiteko emandako maileguen interesak finantzatzeko.  
 
Onuradunak:

– Kooperatiba Sozietate Txikiek, eta gehienez ere iraupen mugagabeko hamar langile bazkide dituzten Lan Elkartuko Kooperatiba Sozietateek, eta eskaera aurkezten duten unean eratu zirenetik 5 urte ez badira igaro.

– Lan Sozietateak, gehienez ere iraupen mugagabeko hamar langile bazkide dituztenek, eta eskaera aurkezten duten unean eratu zirenetik 5 urte ez badira igaro. 

Dotazioa: Instalazio teknikoetan eta bestelako ibilgetu materialean inbertsioak egiteko maileguen interesak honako era honetan diru lagundu ahal izango dira:

1.- Ehuneko berrogeian (% 40) eragiketa bakoitzean.

2.- Ehuneko berrogeita hamarrean (% 50) eragiketa bakoitzean, Elkarren Bermerako Sozietate batek abalatzen duenean eragiketa hori.

3.- Enpresa batek eragiketa guztiengatik jaso dezakeen gehieneko kopurua 4.000 euro da.

Muga: Enpresa batek eragiketa guztiengatik jaso dezakeen gehieneko kopurua 4.000 euro da.
 

Eskaera epea

2011-06-24-etik 2011-07-29-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak