ENPRESETAN LANGILEEN PARTAIDETZA BULTZATZEKO laguntzak

Azalpena

Gizarte-ekonomiako enpresetan langileen partaidetza bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena 

Xedea:

- Bazkide langileak edo lan-bazkide gisa besteren konturako langileak, jardunean ari direnak, gizarte-ekonomiako erakundeetan sartzea.

- Bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakunde batean sartzea legezko subrogazio baten haritik, gizarte-ekonomiako erakundea esleipendun suertatzen den zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida baten ondorioz.

- Gizarte-ekonomiako enpresetan bazkide langile berrien parte-hartze finantzarioa bultzatzen duten tresnak diseinatu eta ezartzea, belaunaldi-errelebua eta enpresa horiek gizarte-ekonomiako enpresak izaten jarrai dezatela ahalbidetuz.

- Enpresen Gizarte Erantzukizuneko tresna espezifikoak landu eta ezartzeko. 

Onuradunak:

1.– 2.1 artikuluko jarduerak: besteren konturako langileak, betiere bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-erakundean sartu aurreko kontratu hurrena urtebetetik gorako antzinatasuneko kontratu mugagabea bada enpresan bertan. Eskubide osoarekin bazkide langile nahiz lan-moduan 2009ko irailaren 16tik 2010eko irailaren 30era bitartean sartu beharko da, bi egun horiek ere barne direla.

2.– 2.2 artikuluko jarduerak: jatorrizko erakundean kontratu mugagabea daukaten besteren konturako pertsonak.

3.– 2.3 artikuluko jarduerak: 2.3 artikuluan aipatzen den diseinu eta ezarpena egin duten eta tresna hori ezartzeko Administrazio honen diru-laguntzarik lehenago jaso ez duten Gizarte Ekonomiako erakundeak. Ekintzak 2010. urtean hasi beharko dira.

4.– 2.4 artikuluko jarduerak: 100 langile baino gutxiago dituzten gizarte-erakundeak, 2010. urtean 2.4 artikuluan aipaturiko ezarpena egin behar dutenak eta Administrazio honetatik aldez aurretik tresna hori ezartzeko laguntzarik jaso ez dutenak. Ekintzak 2010. urtean hasi beharko dira.

Eskaera epea

2010-09-21-etik 2010-10-22-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak