FINANTZAK FINKATZEKO PARTAIDETZAKO MAILEGUAK

Azalpena

Finantzak Finkatzeko Maileguak

Xedea: Maniobrako Fondo askieza duten enpresen finantza-egitura finkatzea.

Ezaugarri Nagusiak:

• Mailegu hauen bitartez enpresen finantza-egitura finkatu nahi da, epe laburrera, Etengabeko Kapitalak gehituaz eta, epe luzera, Fondo Propioak maileguaren zenbatekoan, gutxienez, areagotuaz, maileguak indarrean dirauen bitartean.

• Mailegu hauen izaera berezia dela eta, enpresak urtero aurkeztu beharko ditu bere kontuak, eta kontu horiek ikuskatu egin beharko dira zenbatekoa (edo zenbatekoen metaketa) 500.000 eurotik gorakoa bada, edo Sozietatea legez behartuta badago.

Enpresa eskatzaileak bete beharreko baldintzak:

• Enpresa Txiki eta Ertaina izatea, Europar Batasunaren definizioaren arabera.

• Bere Fondo Propioak eskatzen den zenbatekoaren baliokideak izatea, gutxienez. Aurretik izaera bereko beste maileguren bat dagoenean, mailegu horien zenbatekoen baturaren baliokide, gutxienez, izan beharko dute Fondo Propioek.

• Kontabilitate Plan Orokorraren mende izatea. 

Eskaera epea

2020-01-01-etik 2020-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Luzaro.