Kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak
Agindu honen xedea da: kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko, 2015eko ekitaldiko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki honako kultura-arlo hauetan: ikus-entzunezkoak, antzerkia, dantza, musika, ikusizko arteak eta literatura. Kultura-ekintzok espezializazio- edo berezitasun-maila handikoak izan beharko dute, eta interes berezia sortu, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eremuan.
Agindu honetako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, aginduan bertan adierazten diren kultura-arloetan jarduerak edo programak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatuek.
2015-10-24-etik 2015-11-23-era