HEDABIDEAK (Euskarazko hedabideak diru-laguntzak)

Azalpena

Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (HEDABIDEAK deialdia).

Xedea: Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egitea.

Onuradunak:

  • Pertsona juridiko pribatuak
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Diruz lagun daitezkeen hedabideak:

  • A multzoa: Nazio mailako argitalpenak (paperean bakarrik edo paperean eta on line)
  • B multzoa: Tokiko irratiak: zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoan eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, osorik euskaraz emititzen ari diren uhin bidezko irratiak.
  • C multzoa: Tokiko telebistak
  • D multzoa: Hedabide digital hutsak

Eskaera epea

2022-07-09-etik 2022-08-08-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara