URAREN gaian INGURUMENAREN arloko PRESTAKUNTZA eta SENTSIBILIZAZIOA lantzeko diru-laguntzak

Azalpena

Uraren gaian ingurumenaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia 

Xedea:

1.- Oinarri horien helburua diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea da, eta diru-laguntza horiena EAEn uraren gaian ingurumenaren arloko informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko ekimenen gastuak ordaintzea.

2.- Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ondoko jarduera hauei eman ahal izango zaie diru-laguntza:

  • Uraren gaian ingurumenaren arloko arazoak ezagutu, balioetsi, prebenitu eta hobetzea bultzatzeko jarduera berritzaileak diseinatu eta abian jartzea.
  • Printzipioak bultzatzeko kanpainak, jardunaldiak, topaketak, mintegiak edo lantegiak, garapen jasangarria eta uraren kultura berria antolatzea.
  • Laguntzen xede den gai horren inguruko informazioa eta zabalkundea lantzeko tresnak diseinatu eta abian jartzea: hala nola, argitalpenak edo/eta gidak.
  • Ur-inguruneek ekologiaren aldetik duten kalitatea hobetzera bideratutako Ingurumenaren arloko boluntariotza-ekintzak. 
Onuradunak:

Laguntzak jasotzeko aukera izango dute Toki Araubidearen Oinarrien Legeko 3. artikuluan aipatzen diren tokiko erakundeek, partzuergoek, horietako batek edo batzuek osatutako merkataritza-sozietateek eta irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioek. Legez eratuta egon beharko dute, eta kasuan kasuko administrazio-erregistroan inskribatuta, gutxienez ebazpen hau argitaratu baino urtebete lehenagotik, eta egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute. 

Eskaera epea

2012-01-17-etik 2012-02-17-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak