LEHIATU SUSTAPENA Programa - Nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak

Azalpena

Nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak (LEHIATU SUSTAPENA Programa)

Xedea: Zenbait produktu EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea, zehazki elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak.

Onuradunak:

- Nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetakoak izango dira. - Onuradunek talde hauetakoren batekoak izan beharko dute:

A) Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eta nortasun juridiko propioa dutenak: enpresak honela sailkatuko dira: mikroenpresa, enpresa txikia, ertaina eta handia.

B) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Arautzaileak.

C) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazio-partzuergoak. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Nortasun juridiko propioa izan behar dute, partzuergoa osatzen duten enpresa edo entitateekiko independentea.

– Gutxienez hiru enpresak edo entitatek osatuak izatea.

– Partzuergoa osatzen duten enpresen bi herenek, gutxienez, EAEko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroan inskribatuta behar dute.

Eskaera epea

2019-07-09-etik 2019-08-08-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala