GARRAIO eta MUGIKORTASUN EFIZIENTEAREN aldeko INBERTSIOAK sustatzeari begirako dirulaguntzak

Azalpena

Garraio eta Mugikortasun Efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programa

 Diruz lagunduko diren jarduerak GARRAIO eta MUGIKORTASUN EFIZIENTEAren alorrean:

1. NEURRIA. MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK.

- 1.1 LINEA: Ziklomotorrak

- 1.2 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak

- 1.3 LINEA: Material mugikor elektrikoa

- 1.4 LINEA: Gas naturaleko (GNK edo GNL) ibilgailu astunak

- 1.5 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea

- 1.6 LINEA: Gas naturaleko material mugikorra

- 1.7 LINEA: Hidrogenoko ibilgailu astunak

- 1.8 LINEA: Hidrogenoko material mugikorra

2. NEURRIA. KARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK.

  • 2.1 LINEA: Garaje kolektiboetan enbor-instalazioak
  • 2.2 LINEA: Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak.
  • 2.3 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak.

3. NEURRIA. BIZIKLETAREN SUSTAPENA.

  • 3.1 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten bizikletak (elektrikoak).
  • 3.2 LINEA: Kargako trizikloak.
  • 3.3 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak.
  • 3.4 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea.

4. NEURRIA. ENERGIA AZTERLANAK.

  • 4.1 LINEA: Floten energia-auditoriak eta azterlanak

5. NEURRIA. PROIEKTU BEREZIAK.

  • 5.1 LINEA: Proiektu bereziak

Onuradunak: Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta jabeen erkidegoak; betiere, 4. Oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiteko. Jabeen Elkarteen kasuan, nortasun juridikorik ez daukaten entitateak badira ere, dirulaguntza programa honek ematen dituen laguntzez baliatzeko proiektuak egin ditzaketenez gero, elkarte horiek bete beharko dituzte LGSen (11.3 eta 13.2 artikuluetan) xedatutako betebeharrak; baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritakoa ere (aurrerantzean, «1/1997 Legegintzako Dekretua»).

b) Laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii ) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian (aurrerantzean «EHAA») iragarri den egunetik zenbatzen hasita.

c) Gainera, diru laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, eta aurreko b) paragrafoan adierazten diren baldintzak betetzen ez badituzten ere, diruz lagunduko den inbertsioa egiten badute 4. Oinarri hauetako 2. neurriaren arabera; betiere, inbertsio horrek modu zuzenean eragina izanik energia kontsumoan edo petrolioarekiko mendekotasunaren murrizketan, jarduera egokia eta mugagabea garatuz Euskal Autonomia Erkidegoan.

d) Halaber, udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, Laguntza Programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.

e) Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburuak Laguntza Pro grama honetako 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu.

Eskaera epea

2020-01-30-etik 2020-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : EVE.