TOKIKO HERRI-ADMINISTRAZIOAREN alorrean ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN eta EGUZKI-ENERGIA TERMIKOAREN aldeko INBERTSIOAK sustatzeko dirulaguntzak

Azalpena

tokiko herri-administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzak

Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunaren alorrean:

• Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE).

• Kanpo-argiteria publikoa.

• Lehendik dauden eraikinen energia eraginkortasuna:

- Klimatizazioa edota ur bero sanitarioa (a.c.s.) ekoizteko instalazioak.

- Baterako sorkuntza instalazioak.

- Barne-argiztapen instalazioak.

• Eguzki-instalazio termikoak.

Onuradunak: Diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, baldin eta diru laguntza programa honetako 4. eta 5. oinarri edo ataletan aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Energia Zerbitzu Enpresa (aurrerantzean ESE) moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta diru laguntza programa honetako 4. eta 5. oinarri edo ataletan aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn,2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.

Eskaera epea

2020-01-31-etik 2020-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : EVE.