EZARPEN PRODUKTIBOAK (Internazionalizazio Programa)

Azalpena

Internazionalizazio Programa - Atzerriko ezarpen produktiboak

Xedea: Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresen atzerriko produkzio ezarpenak sustatzea eta bultzatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.

Proiektuaren baldintzak: Gipuzkoako enpresa nagusiaren partaidetza gehiengoa izango da ezarritako kapitalean. Gutxieneko inbertsioa, hau izango da:

- 750.000 euro produkzio enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean.

- 350.000 euro zerbitzu enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean.

- Enpresa handien kasuan, gutxieneko inbertsioa %30 gehiagokoa izango da.

Dirulaguntzen finantzaketa:

- Dirulaguntzen gehieneko portzentajea atzerrian eratutako enpresen baliabide iraunkorretara bideratutako ekarpenen % 40a izango da.

- Entitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 100.000 euro.

- Enpresak kontu auditatua aurkeztuko du, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren %100, gehienez ere 3.000 euro. Ezinbestekoa izango da kontu auditatu hori aurkeztea.

- Dirulaguntza hauek minimis izaera dute.

Onuradunak:

- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar txiki eta ertainak (ETEak).

- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar haundien proiektuak bakarrik onartuko dira: ETEek aurkeztutako proiektuek ez badute agortzen laguntza programa honetarako xedatutako aurrekontu osoa.

Eskaera epea

2020-02-03-etik 2020-04-03-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa