BIDERATU BERRIA - Krisialdiak jotako Enpresak Berregituratu eta Bultzatzeko laguntza-programa

Azalpena

Bideratu Berria - Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko Laguntza-Programa

Xedea: Ebazpen honen xedea da urriaren 17ko Aginduan xedatutako laguntzen 2023ko ekitaldiko deialdia egitea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarrien eran emango dira (Aginduaren bidez, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira).

Onuradunak: Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoak jaso ahal izateko, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) baldintza hauek bete beharko dituzte: erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoetako (produktu-prozesuari lotuak) ETE industrialak izatea, edota komunikazio eta informazioaren gizartearen arlokoak izatea, betiere krisi-egoeran badaude.

Eskaera epea

2023-03-16-etik 2023-09-29-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Industria-antolamendua