AKTIBO ZIRKULATZAILEAN INBERTSIOEN FINANTZAPENERAKO PARTAIDETZAKO MAILEGUAK

Azalpena

Aktibo Zirkulatzailean Inbertsioen Finantzapenerako Maileguak

Xedea: Hedapen edo hazkuntza proiektuei lotutako aktibo zirkulatzailean inbertsioen finantzapena.

Ezaugarri Nagusiak:

• Balantzeko aktibo zirkulatzailearen hazkundeei finantzapen egonkor eta iraunkorra ematea du helburutzat, hedapen edo hazkuntza proiktuetan sortutako beharren ondorioz.

• Mailegu hauen izaera berezia dela eta, enpresak urtero aurkeztu beharko ditu bere kontuak, eta kontu horiek ikuskatu egin beharko dira zenbatekoa (edo zenbatekoen metaketa) 500.000 eurotik gorakoa bada, edo Sozietatea legez behartuta badago.

Enpresa eskatzaileak bete beharreko baldintzak:

• Enpresa Txiki eta Ertaina izatea, Europar Batasunaren definizioaren arabera.

• Bere Fondo Propioak eskatzen den zenbatekoaren baliokideak izatea, gutxienez. Aurretik izaera bereko beste maileguren bat dagoenean, mailegu horien zenbatekoen baturaren baliokide, gutxienez, izan beharko dute Fondo Propioek.

• Kontabilitate Plan Orokorraren mende izatea.

Eskaera epea

2020-01-01-etik 2020-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Luzaro.