INDARTU Programa - Inbertsio Produktiboa egiteko diru-laguntzak *Pasaia bakarrik

Azalpena

Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa. Indartu programa.

Xedea: Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten eta eremu horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragiten duten enpresentzako 2023ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egitea, ekoizpen-gaitasuna sortzeko eta/edo handitzeko, betiere ondorengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan. (Pasaia)

Ezaugarriak:

  • ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen.
  • DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
  • GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).
  • ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.
  • ENPRESA, kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, baldin eta hainbat produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan soilik.
  • Laguntza-mota Agindu honen esparruan, elkarren segidako lehia-prozeduraren bidez emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte: Enpresa handientzako, lagunduko den inbertsioaren %10a. Enpresa Ertain eta Txikientzako, lagunduko den inbertsioaren %15a. Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresako.

Onuradunak: Honako enpresa hauek lortu ahal izango dituzte agindu honetan jasotzen diren dirulaguntzak: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen badituzte, bai eta azpiegitura digitalei lotutako zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta zerbitzu logistikoen enpresek ere –garraioa salbu–, baldin eta diruz lagundu beharreko inbertsioak Pasaian kokatuta badaude.

Eskaera epea

2023-05-03-etik 2023-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak