BERRIKER programa - Zerbitzu-jardueren Antolaketaren arloko Berrikuntza-proiektuei diru-laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzak (Berriker programa) (V kapitulua)

Xedea: EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntza hauen helburua sektore hauen eraginkortasuna areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta haien arteko elkarlana bultzatzea da.

Onuradunak: Onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetako enpresak edozein forma juridiko dutela ere izango dira. Honako hauek izan daitezke: 1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera. 2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. V. kapituluan aurreikusitako jardueren kasuan, enpresa handiak enpresa txikiarekin edo ertainarekin elkarlanean jardun beharko du, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denaren arabera, laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, baldin eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu finantzarioki diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30. a) Elkarteak eta fundazioak. b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. c) Kapital publiko edo pribatuko ikerketa-erakundeak, nagusiki nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreko ikerketa-lanean jarduten dutenak, "ikerketa-erakundetzat" jotzen direnak "Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatuen laguntzei buruzko esparru komunitarioa" (2006/C 323/01) delakoaren barruan, eta merkatu jakin batean ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa daukatenak.

Eskaera epea

2015-09-24-etik 2015-10-23-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna