HAZITEK (Enpresa I+G bultzatzeko programa) *2 fase

Azalpena

Enpresen I+G Hazitek programa

Xedea:

Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzeko laguntza ez-itzulgarrietan datzan laguntza-araubidea garatzea du xede agindu honek. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

Arau horiekin, Hazitek programa berria konfiguratu da, eta bi laguntza-lerro ezberdin uztartu ditu arau bakarrean:

• Batetik, izaera lehiakorreko I+G proiektuei laguntza emateko lerro bat du, produktu berrien garapenera nahiz oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzera bideratutako proiektuak sustatzea helburu duena. Produktu berrien garapenera bideratutako proiektuak produktu originalak garatzean datza, badaudenak hobetuz merkatu eta gizartearen eskaria hobeto asetzeko.

• Bestetik, izaera estrategikoko I+G proiektuak garatzen laguntzen du programa honek. Proiektuok enpresa-lidergoan eta Euskadiko gaitasun zientifiko eta teknologikoak aprobetxatzean dute sorrera, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planaren espezializazio-esparruetan lankidetzan zein bakarka gauzatu daitezke.

Izaera estrategiko proiektu horiek honako ezaugarriak dituzte: planteatutako berrikuntzaren dimentsio globala, irispen zientifikoa eta teknologikoa, eta I+G+Bn egiten den inbertsioaren intentsitatea, hau da, behar dena bai enpresen helburu indibidualak erdiesteko, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren indar eragilea izateko, bai ekonomia horren nazioartekotzea sustatzeko.

Onuradunak:

  • Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
  • Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
  • Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera akreditatuak, ere onuradunak izan daitezke.

Faseak:

  • I. fasearen epea: 2019/01/02 - 2019/03/14
  • II. fasearen epea: 2019/09/10 - 2019/10/10 (I. fasean onartu diren proiektuentzat)

Eskaera epea

2019-09-10-etik 2019-10-10-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak