GEOTERMIA USTIATZEKO INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK sustatzeari begirako dirulaguntzak

Azalpena

Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programa

Diruz lagunduko diren jarduerak geotermia-instalazioetan: Geotrukaketa instalazio berriak. Beroa sortzeko ekipoak bero-ponpa geotermikoak tipifikazioaren arabera izango dira beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna) eta/edo hotza.

  • Zirkuitu zabaleko instalazio geotermikoa (berinjekziorik gabe): > 70 kW.
  • Zirkuitu zabaleko instalazio geotermikoa (berinjekzioarekin): > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa horizontalarekin: > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa bertikalarekin: > 70 kW.
  • Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoa trukaketa bertikalarekin: < = 70 kW.
  • District heating-coling erako konfigurazioa duten geotermia-instalazioak: > 70 kW.
  • District heating-cooling konfigurazioaren araberako geotermia-instalazioetara konexio berriak

Onuradunak:

a) Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak, eta etxejabeen elkarteak, baldin eta laguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiten badute EAEn. Jabeen Elkarteen kasuan, nortasun juridikorik ez daukaten entitateak badira ere, dirulaguntza programahonek ematen dituen laguntzez baliatzeko proiektuak egin ditzaketenez gero, elkarte horiek bete beharko dituzte LGSen (11.3 eta 13.2 artikuluetan) xedatutako betebeharrak; baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritakoa ere (aurrerantzean, «1/1997 Legegintzako Dekretua»).

b) Halaber, EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, laguntza programa honen 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.

c) Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien xede sozialak ahalbidetzen badu EAEn jardutea; beti ere laguntza programa honen 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatu nahian.

d) Energia Zerbitzu Enpresa (aurrerantzean, «ESE») moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta dirulaguntza programa honen 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn, 2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.

Eskaera epea

2020-01-30-etik 2020-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : EVE.