EKOBERRIKUNTZAKO I+G+B PROIEKTUEN DISEINU BIKAINERAKO laguntzak

Azalpena

Ekoberrikuntzako I+G+B proiektuen diseinu bikainerako laguntzak

Xedea: I+G+B bultzatzeko Europako programetara, batez ere Horizon 2020 eta Life+ izenekoetara, aurkezteko proiektuen diseinu bikaina sustatzea da, ZTBPren Ekosistemak aukera-nitxoaren ildo estrategikoetan.

Deialdi honek bi laguntza-lerro proposatzen ditu:
1. Ekonomia Zirkularra:
- Produktu berriak eta negozio berdeagoak
- Hondakinak baliaraztea
- Teknologia eta prozesu garbiagoak
2. Lurralde jasangarri baten kontserbazioa eta leheneratzea
- Ura, aire eta lurzorua: tratatzea eta lehengoratzea
- Klima-aldaketara egokitzea eta hori arintzea
- Zerbitzu ekosistemikoak

Onuradunak:
Laguntzon onuradun izan ahalko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko erakundeak edota Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza sozialak, erabakitze zentroa edo, gutxienez ere, jarduera-zentro bat kokatuta dituzten enpresa pribatuak. Azken 4 urteetan EAEko, Estatuko edo Europako Finantzaketa Programen barruko I+G+Bko proiektuetan parte hartu duten erakunde publikoak ere izan ahalko dira onuradun.

Eskaera epea

2017-09-25-etik 2017-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak