MERKATARITZA BERRIKUNTZAKO Programa (berrikuntza diagnostikoak)

Azalpena

Merkataritza Berrikuntzako Programa (Programa de Comercio Minorista de selección de PYMES y autónomos para el desarrollo de Diagnósticos de Innovación Comercial de GIPUZKOA)

Xedea: Merkataritzaren egoeraren diagnostiko bat, alderdi ahulak identifikatzeko aukera ematen duena eta parte hartzen duen negozio bakoitzerako hobekuntza-proposamenak banaka ematen dituena.

  1. Negozioaren egoera indibidualizatua aztertzen da establezimenduan bertan bisita bat eginez.
  2. Gipuzkoako Bazkundeko Merkataritzako Aholkulari Teknikoek jasotako eta aztertutako informazioaren txosten zehatza egiten dute.
  3. Negozioa berritzeko eta optimizatzeko hobekuntza-ekintzak gomendatzen dira. Gomendioak estrategia, berrikuntza, teknologia, kudeaketa, bezeroak eta beste hainbat gairi buruzkoak dira.

Onuradunak: 64, 65 edo 66 epigrafeetako batean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dauden Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainak edo enpresa autonomoak. Farmaziak kanpoan geratzen dira.

Eskaera epea

2023-05-16-etik 2023-11-16-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna