OARSOALDEAKO ENPRESENTZAT diru-laguntzak LANGILEAK KONTRATATZEKO

Azalpena

Enpresentzat diru-laguntzak langileak kontratatzeko (Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako diru-laguntzak)

Xedea: Tokian tokiko enpresek lan merkatu arruntean Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutako 17 langabetuen kontrataziorako laguntzen onarpenari buruz informazioa ematea.

Onuradunak (enpresak): Lan merkatu arrunteko edozein sektoretako enpresek parte har dezakete. Enpresa onuradunek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

• Erakundeen helbide soziala Oarsoaldea eskualdean kokatua egotea.

• Enpresaren helbide soziala Oarsoaldea eskualdetik kanpo egonik, kontratazioa Oarsoaldea Eskualdeko lantoki baterako izatea.

• Egingo diren kontratazioak enpresaren jarduerarekin zuzenean erlazionaturiko postuetan izatea.

• Foru ogasunean zerga betebeharretan egunean egotea.

• Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorren betebeharretan egunean egotea.

Erakunde onuradunek, dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Kontratatua izango den pertsonaren kontratazioak, 3 hilabete lehenagoko epealdian enpresarentzat enplegu sorkuntza garbia suposatuko du.
  • 3. atalean aipatu ditugun baldintzak betetzen dituzten langabetuak kontratatu eta gizarte segurantzako erregimen orokorrean altan ematea.
  • Base hauetako 9.atalean dokumentazioa eskatutaren arabera enpresek kontratazio eginak ziurtatu behar dituzte.

Eskaeraren tramitazioa: Oarsoaldea Garapen Agentzia

Eskaera epea

2019-09-24-etik 2019-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak