ARRANTZA-SEKTORERAKO diru-laguntzak (Arrantza jasangarria - Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak)

Azalpena

Arrantza-sektorerako diru-laguntzak

Xedea:Laguntzak 2 eremutan taldekatzen dira:

  • Arrantza jasangarria 1. Berrikuntza. 2. Aholkularitza-zerbitzuak. 3. Ikerlarien eta arrantzaleen arteko elkarteak. 4. Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala. 5. Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza. 6. Arrantza-ontzietan edo banako ekipoetan egindako inbertsioen segurtasuna eta osasuna. 7. Arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea. 8. Arrantza-jarduerak behin betiko geldiaraztea. 9. Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezieen babesera mugatzea. 10. Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza. 11. Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsasoko hondakinen bilketa. 12. Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. 13. Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontziko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak. 14. Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordeztea edo modernizatzea. 15. Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera. 16. Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak.
  • Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak 1. Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak. 2. Merkaturatze-neurriak.

Onuradunak: Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.

Eskaera epea

2016-10-21-etik 2016-11-20-era

Sailak

  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak