SORGUNE: Praktika Sortzaileak bultzatzen dituzten Kulturagune Independienteei zuzendutako diru-laguntzak

Azalpena

Praktika Sortzaileak bultzatzen dituzten Kulturagune Independienteei zuzendutako diru-laguntzak (SORGUNE deialdia)

2020. eta 2021. urtean zehar burutuko diren Kulturagune independienteek aurkezten dituzten jarduera-proiektuei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Programa espezifikoak antolatuz eta horretarako diru-hornidura, azpiegitura eta egitura egokiak erabiliz, hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazio, baliabide eta lankidetzarako laguntza eskaini behar dizkiete pertsonei zein kolektibo sortzaileei, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak hautematea eta bultzatzea eta partekatutako kudeaketa erabiltzea. Jarduera-proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia, bertsolaritza eta abar).

Onuradunak: Deialdi honetan dirulaguntza jaso ahal izateko, pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa edukita eta edozein dela ere haien eraketa juridikoa, honako baldintza hauek bete behar dituzte Agindu hau argitaratze denetik proiektua amaitu bitartean:

a) Agindu honetako 2.2 ezarritakoa betetzen duten sorkuntzako kulturaguneak kudeatzeko edo ustiatzeko titulartasuna izatea. Horretarako, honako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu behar dute agiri bidez:

– Higiezinaren jabetza-titulua izatea, eta gunea erabiltzea, soil-soilik sorkuntzako kulturagune moduan.

– Higiezinaren errentaria izatea, horretarako formalizatutako kontratuaren indarrez, eta higiezina erabiltzea, soil-soilik, sorkuntzako kulturagune moduan. Kontratuaren indarraldia bateragarria izango da proiektua osorik gauzatzeko behar den denborarekin.

– Higiezina sorkuntzako kulturagune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea bere alda lagata izatea, edozein tituluren bidez.

b) Eskabidea aurkezteko unean bertan eta proiektua amaitu bitartean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, sormen-gunean egin beharreko jarduera nagusien epigrafean.

c) Zerga-betebeharrak egunean ordainduak izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere.

Eskaera epea

2020-07-07-etik 2020-08-06-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna