ERRENTERIAN SALTOKI eta ENPRESEN ERROTULAZIOA eta WEBORRIAK dirulaguntzak

Azalpena

4.2. DIRULAGUNTZA LERROA: SALTOKI ETAENPRESEN ERROTULAZIOA ETA WEB ORRIAK

Xedea: Saltoki eta enpresen errotulazioa, eta bestelako soporte gaineko idatziak (txantilloiak, informazio orriak...), web orriak eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduerak.

Onuradunak: Oro har, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte Errenterian errotutako edozein pertsona fisiko edo erakunde juridiko pribatuek.

Enpresa eta saltokietako errotulazioari eta bestelako soporte gaineko idatziak (txantilloiakinformazio orriak...) dagokionean, honako baldintzak bete beharko dira

a) Zuzen idatzita egotea.

b) Dirulaguntza jaso ahal izateko, nahikoa izango da honako baldintzetako bat betetzea:

- Jarduera euskaraz jartzea, nahiz eta saltoki edo enpresaren izena gaztelaniaz egon.

- Jarduera idatzita ez agertzea baina establezimenduaren izena euskaraz egotea.

- Errotuluan izena, abizena edo izen-abizena besterik agertzen ez badira, ez da dirulaguntzarik emango.

Web orriak sortu eta teknologia berriei dagokienean, honako baldintzak bete beharko dira:

a) Orriaren eduki guztiak euskaraz egotea. Horretaz gain, orria beste hizkuntza batean ere egon daiteke. Orriaren eduki guztietan, hitzezkoetan zein irudi bidezkotan, euskarazkoetan zein gaztelaniazkoetan, hizkuntzaren erabilera bateratzailea egitea, hizkera sexixta baztertuz.

b) Ezinbestekoa da testua zuzena eta kalitatezkoa izatea

c) Edukien artean legeak babestutakorik agertzen bada, eskatzaileak dagokion baimena edukitzea

d) Web orria erabat osatuta egotea eskaria egiten den unean.

Eskaera epea

2020-01-01-etik 2020-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara
Dei-egilea: UDALA : Errenteria.