EUSKAL KULTURA SUSTATZEKO eta HEDATZEKO JARDUERAK EZ PROFESIONALAK GARATZEKO diru-laguntzak

Azalpena

Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko dirulaguntzak

Xedea: Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduera eta proiektuak 2023. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko dirulaguntzak arautzen dituen deialdia argitaratzea. Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

Onuradunak: Honako deialdi honek finkatzen dituen dirulaguntzak bertan aipatzen diren programa edo jarduera bereziak burutzeko asmoa duten pertsona fisiko eta juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte, baldin eta eskabidea aurkezten den egunerako errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo errolda euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

Eskaera epea

2023-05-16-etik 2023-06-16-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa