SMART MOBILITY INDUSTRY - Proiektu Pilotuak eta Berrikuntza Teknologikoa (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa)

Azalpena

Gipuzkoan mugikortasun elektrikoaren sektorea sustatzeko Smart Mobility Industry dirulaguntza programa

I.ERANSKINA: PROIEKTU PILOTUAK

Xedea: Gipuzkoako lurraldean elektromugikortasunarekin eta energia metaketarekin zerikusia duten demostrazio teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena sustatzea.

Entitate onuradunak: Gipuzkoako lurralde historikoan elektromugikortasunaren edo energia metatzearen arloan ezarpen pilotuak egingo dituzten enpresak eta/edo irabazi asmorik gabeko entitateak. Banaka edo elkarlanean burututako proiektuak aurkeztu daitezke.

Proiektuaren baldintzak: Helburua da teknologia horien esperientzia pilotuak garatzea eta sistematikoki aztertzea horien erabilera, batez ere, berrikuntzako ekosistema ireki batean, testuinguru errealetan eta egunerokoetan, teknologia horien eta lotuta doan negozio ereduaren balioztapen teknikoa egiteko. Dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute.

III. ERANSKINA: BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA

Xedea:  Berrikuntza teknologikoko proiektuak, protuktu edo ekoizpen prozesu berriak sortzeko edo nabarmen hobetzeko bideratuak, betiere MUBIL estrategian definitutako esparruetan lerrokatuta badaude.

Entitate onuradunak:

a) beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira. Enpresek banaka nahiz beste batzuekin lankidetzan aurkeztu ahal izango dira. Beste batzuekin lankidetzan aurkezten badira, horietako bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da %20tik beherakoa izan.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden irabazi asmorik gabeko entitateak, betiere, lankidetzan aurkezten badira eta proiektuan duten parte hartzeak ez badu %40 gainditzen.

Proiektuaren baldintzak:

-Garapen esperimentalak bere baitan har ditzake ondoko hauek: prototipoak sortzea; produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatu eta baliozkotzea funtzionamendu baldintza errealak ordezkatzen dituzten inguruneetan, betiere helburu nagustizat badute hobekuntza teknikoak txertatzea behar bezala errotuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuetan.

-Garapen esperimentalak ez ditu bere baitan hartzen produktuetan, produkzio lerroetan, fabrikazio prozesuetan, lehendik existitzen diren zerbitzuetan eta aribidean dauden beste operazio batzuetan egiten diren ohiko edo aldizkako aldaketak, nahiz eta aldaketa horiek hobekuntzak ekarri.

Dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute.

Eskaera epea

2024-04-24-etik 2024-06-07-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Estrategikoak
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna