ENPRESETAN PERTSONEN TALENTUA eta IKASKUNTZA SUSTATZEKO programa

Azalpena

Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programa

Xedea: Enpresetan pertsonen talentua eta gaitasunak sustatzea, eta enpresa, gizarte eta lurralde balio partekatuak sortzea.

Onuradunak:

  • Gipuzkoan dauden enpresak eta enpresa elkarteak, baita EAEn kokatutako enpresa elkarteak ere, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
  • Gipuzkoan ordezkari gehien dituzten sindikatuak.
  • Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak.
  • Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.
  • Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkuntza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo funtsezkoak biltzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala garatze aldera elkarlanean aritzeko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarritzen bada.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak: Diruz lagunduko diren jarduketak honelakoak izango dira: enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak, baita ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak ere: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa, eta esperimentazioa. Proiektuak, enpresaren eta lurraldearen ekosistema indartzera bideratuta egongo dira, erdigune gisa pertsona jarriko duten lan testuinguruen diseinuaren eta garapenaren bidez; gaitasunak eta ahalmenak sustatuz, eta pertsonen eta enpresen ikaskuntzaren bidez; eta lurralde mailan heziketa, ekonomia eta gizarte eragileen arteko interakzioa indartuz, ondorengo kasuetan sartzen badira:

- Ahalmen giltzarrien, zeharkako eta etorkizunekoen garapena sustatzeko mekanismoak sortzea pertsonentzat, enpresentzat eta lurraldearentzat, ikaskuntzaren bidez testuinguru egokiak sortuz, balio bereizgarria sortzeko aukera emanez (balio aniztasunak, gaitasun-mapak, talentu kritikoaren mapa, ezarri behar den talentu mota bakoitzeko estrategia…).

- Enpresetan ikaskuntzaren kultura bat eta ikasteko dinamikak garatzea (ikasteko ibilbideak ad hoc garatzea pertsona bakoitzaren arabera; auto-erabilera eta laguntza irudia bezalako tresnen bidez; ikaskuntza lantokian bultzatzea; ikasten duten erakundeak; ikasketak egiteko komunitateak; heziketa duala duten karrera planak…), nazioarteko esperientziak barne.

- Prozesuak garatzeko metodologiak eta pertsonen balioa emateko sistematikak esperimentatzea, enpresaren helburuekin eta estrategiekin eta pertsonen antolakuntzekin koherenteak direnak (balio mapak…).

- Estrategiak eta erakundeen eta enpresen esperimentazioa sustatzea, lan inguruneetan enpleguaren denbora banaketa eraldatzeko formula aurreratuak erabiliz.

- Sustatzea eta gizarteratzea: ahalmen giltzarriak eta zeharkakoak; ikasten ikasteko ahalmenak, eta ekimenaren zentzua; ikasteko aukerak eta trebetasun zientifiko-teknikoak eta sozialak, erronka berriei eta etorkizuneko itxaropenei erantzuten dietenak.

- Prozesu desberdinak ikertzea, ebaluatzea, balioztatzea eta gizartean hedatzea, gizarte eta lurralde balio partekatuak lortzeko; erdigune gisa pertsona duten erakunde harremanen modu berriak garatzea; lantoki eraldatzaileak; ikaskuntza prozesu garatuak, etorkizuneko lana eta lotutako ahalmenak.

- Heziketa espezializatu baten eskaintza berri bat sustatzea, zenbait arlo lehenesten dituena, hala nola fabrikazio aurreratua, biozientziak-osasuna, energia eta gastronomia, enpresen eta lurraldearen etorkizuneko beharrei erantzuna emango diena.

Eskaera epea

2020-07-10-etik 2020-09-10-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna