ENPRESATARAKO EFIZIENTZIA-ENERGETIKORAKO dirulaguntzak

Azalpena

Industria-sektoreko ETEetan eta enpresa handietan efizientzia energetikorako jarduketetarako dirulaguntzak

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzea.

  • 1. jarduketa: Teknologia hobetzea ekipo eta prozesu industrialetan.
  • 2. jarduketa: Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeari jarraikiz, energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzeko.

Onuradunak:

  • Industria-sektoreko ETE edo Enpresa Handitzat hartzen diren enpresak
  • Zerbitzu energetikoen enpresak

Eskaera epea

2019-09-30-etik 2021-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena