ETE-entzako, Banakako Enpresaburuentzako eta Profesional Autonomoentzako FINANTZA-LAGUNTZA emateko programa, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko (IVF - Finantzen Euskal Institutua & Elkargi eta finantza-erakunde laguntzaileak)

Azalpena

Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntza emateko programa, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko

Xedea: Martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuak aurreikusitako finantzaketa-lerroaren deialdia egitea. Dekretu horrek enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntza emateko 2020rako programa garatzea, Covid-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko. Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, aipatutako eragile ekonomikoen taldeak dituen 6 hilabeteko likidezia-beharrei eta egitura-gastuen finantzaketa-beharrei erantzuteko.

Maileguen zenbatekoak:

- 5000€-1.000.000€ ETEentzat.

- 5000€-100.000€ MikroETEentzat eta profesional autonomoentzat.

Finantza eragiketak: Tresna: mailegu amortizagarria. Interes tasak: %0, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen baititu. Mailegu eragiketen epea: 5 urte (urtebeteko gabezia, nahi izanez gero) Euribor aplikagarriarekiko diferentziala: %0,50 Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilabetez behin.Komisioak: 0€. Mailegu hartzaileak mailegua aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango du, inolako kosturik gabe.

Abalen kostua eta baldintzak: Gauzatze komisioa eta azterketa komisioa: gauzatutako abalaren %0,25, behin bakarrik ordaindu beharrekoa. Abalaren komisioa: %0,75 urtean. Komisio horrek Eusko Jaurlaritzaren %50eko diru-laguntza izango du. ELKARGIk ez du inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

Onuradunak:

Euskadiko ETEak. Eskakizunak: 250 langile baino gutxiago izatea. Urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea. Adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa batek edo batzuek, zuzenean edo zeharka, ETE horren %25eko edo gehiagoko partaidetza ez izatea.

Euskadiko norbanako enpresariak (mirkoETEak) eta autonomoak. Eskakizunak: Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta emanda egotea. PFEZari lotetsitako jarduera ekonomikoetatik edo profesionaletatik etekinak lortzea.

Eskaera epea

2020-04-04-etik 2020-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Eremua: Finantzaketa