AURRERA Finantzazio Programa - Ekintzaile eta berriki sortutako enpresa txiki eta ertainei zuzendutako epe luzeko finantziazio-ildoa, inbertsioen eta kapital zirkulatzailearen beharrak finantzatzeko (IVF - Finantzen Euskal Institutua & Elkargi)

Azalpena

Aurrera Finantzazio Programa - Ekintzaile eta berriki sortutako enpresa txiki eta ertainei zuzendutako epe luzeko finantziazio-ildoa, inbertsioen eta kapital zirkulatzailearen beharrak finantzatzeko

Xedea: Enpresa ideia bat BIC batean (Business Innovation Centre) heltzeko laguntza. Enpresa berriak baldintza onuragarrietan eskura ditzake maileguak.

Maileguaren ezaugarriak:

  • Zenbateko minimoa: 50.000 euro
  • Zenbateko maximoa: 250.000 euro
  • Interes-tasa: Euribor 12 hil +%1,25
  • Finantzaketa-epea: 7 urte arte
  • Gabezia: 2 urte arte
  • Kuotak: hiru hilekoak, hiruhileko natural bakoitzaren amaieran

Onuradunak: Industria izaerako eta elkartutako zerbitzuetako jarduera ekintzaile bat garatzen duten enpresak, eta oinarri teknologikokoak eta/edo berrikuntzakoak irizten diren informazioaren eta komunikazioaren gizarteko eremukoak, 3 urtean gutxienez 3 enplegu sortzen badituzte, eta eskaera jarduera hasi baino hiru urte lehenago aurkezten badute.

Eskaera epea

2020-01-01-etik 2020-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Elkargi.