OARSOALDEA URDINA (Ideia eta proiektu lehiaketa - Berrikuntza irekiko prozesua Oarsoaldea Ekonomia Urdinaren Poloa)

Azalpena

OARSOALDEA URDINA (Ideia eta proiektu lehiaketa - Berrikuntza irekiko prozesua Oarsoaldea Ekonomia Urdinaren Poloa)

Xedea: AZTI FUNDAZIOAK berrikuntza irekiko prozesu bat jarri du abian, Ekonomia Urdina bultzatzeko helburuarekin, Oarsoaldea eskualdean, ideia eta proiektu industrial berrien lehiaketa baten bidez. Ideiak eta proiektuak garapen fase desberdinetan aurkeztu ahal izango dira, eremu hauetakoren batean:

a. Itsasoari lotutako edo itsas ingurunean garatzeko energia berriztagarriak

b. Jarduera berriak edo tradizionalak modu efiziente eta seguruagoan garatzeko gai diren ontzi autonomoak

c. Akuikultura, bere edozein arlotan, esaterako, ekoizpena eta gizentzea, itsasoan edo lehorrean akuikultura garatzeko teknologiak, elikadura, segurtasuna eta gaixotasunen aurkako borroka...

d. Itsas behaketa, sentsore berriak, datuen ustiapena, adimen artifiziala eta itsas ingurunea hobeto ezagutzea ahalbidetuko duen beste edozein aplikazio garatuz, kudeaketa jasangarriago baterako

e. Ontziak elektrifikatzea, energia fosilen ordez energia iturri berriztagarri eta jasangarriagoak erabiltzea ahalbidetuko duten teknologia berriak txertatuz

f. Itsasoko produktu berriak edo itsas jatorriko osagaiak, elikagaietan, kosmetikan edo farmazian erabiltzeko, prozesu bioteknologikoen edo merkatuan berritasuna dakarten beste prozesu industrial batzuen bidez.

g. Garapen fasean dauden beste ideia edo proiektu batzuk, horien irismenak ekonomia urdinaren Europako estrategiarekin lotura argia badute, eta itsas ingurunearen ustiapen eta kudeaketa jasangarrian laguntzen badute

Onuradunak: Lehiaketaren helburua da Ekonomia Urdinaren esparruan ekintzailetza bultzatzea, eta irekita dago ekonomia urdinari lotutako ekimen berritzaileak dituzten pertsona fisiko edo juridikoentzat, batez ere industria dibertsifikazioan edo prozesuen hobekuntzan interesa duten eta dagoeneko existitzen diren enpresentzat, ingeniaritzentzat, kontsultoreentzat, start-upentzat, ideia eta proiektu proposamenak aurkezteko interesa duten langile autonomoentzat; baita ere ideiak proposatu nahi dituzten doktoretza, master eta karrerako azken mailako ikasleentzat (ikusi 5. atala, parte hartzeko modalitateak). Lehiakideak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Interesdun bakoitzeko ideia edo proiektu proposamen bakarra onartuko da.

Eskaera epea

2022-07-26-etik 2022-09-26-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak