ERRENTERIAKO MERKATARITZA, OSTALARITZA eta ZERBITZUETAN ERALDAKETA DIGITALA ETA TRANTSIZIO EKOLOGIKOA BULTZATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Errenteriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan eraldaketa digitala eta transizio ekologikorako diru-laguntzak

Xedea: Oinarri espezifiko hauek arautzen dute dirulaguntzak ematea, lehiarik gabeko modalitatean, Errenteriako saltokiek, zerbitzuek, ostalaritzak, eta sektore horietako elkarteek egiten dituzten ekintzetarako, digitalizazioaren eta trantsizio ekologikoaren esparruan.

Onuradunak: Dirulaguntza hauen erregimena aplikatuko zaie soilik baldintza hauek betetzen dituzten enpresa eta norberaren konturako langileei:

1. Haien jarduera nagusia merkataritzakoa, ostalaritzakoa edo zerbitzukoa izatea; eta Errenteriako JEZ erroldan alta emanda egotea, edo haien jardueraren arretako establezimendu nagusia Errenterian egotea.

2. Jarduera nagusia I. Eranskinean aipatutako JEZko epigraferen bati egokitzea.

3. Urtean 1.000.000 € edo gutxiagoko fakturazioa izatea, BEZik gabe.

4. Baldintzak betetzen ez dituzten enpresekin loturarik ez izatea edo haiek partaidetzarik ez izatea.

5. Gutxienez jendaurreko negozio-lokal bat izatea.

6. Zergetako, Gizarte Segurantzako eta Errenteriako Udalarekiko betebeharrak egunean izatea, eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko adierazitako debekuren batean ez egotea.

7. Izapide hori behar duten obren kasuan, dagokion udal-lizentzia edo -baimena eskatu izana. Eta, zehazki, eskabidea terrazetako altzarietan inbertitzeari edo terrazak estaltzeari buruzkoa bada, indarrean izan beharko dute lurzoru publikoan terrazak instalatzeko lizentzia.

Eskaera epea

2022-07-19-etik 2022-11-18-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna