KSI BERRITZAILE+ programa (KSIen sektorean berrikuntza-potentzial handiko proiektuak garatzea)

Azalpena

Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntzarako Funtsetik dirulaguntzak ematea KSI Berritzaile+ Programara

Xedea: EAEko KSIen sektorean berrikuntza-potentzial handiko proiektuak garatzen dituzten enpresentzako dirulaguntza-deialdiaren oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek iragartzea.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak: Euskadiko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere trantsizio hirukoitzeko (teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa) erronkei aurre egitera bideratuta dauden produktu, zerbitzu edo negozio-prozesu berriak edo nabarmen hobetuak garatzen badituzte, Euskadi digitalagoa, berdeagoa eta inklusiboagoa lortze aldera, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planeko (Euskadi 2030 ZTBP) helburuekin koherentzia mantenduz. Proposamen batek berrikuntzarako ahalmen handia duela ulertuko da, kasu hauetan: a) Dagoeneko sendotuta dauden berrikuntza-joerekin (esate baterako, berrikuntza irekia edo gaitasun berriak garatzeko premia) edota hasiberriak direnekin bat datozenean, nagusiki, Adimen Artifizial Sortzailearen eta Jasangarritasunaren inguruan. b) Trantsizio hirukoitzetik eratorritako erronketako bat, gutxienez, modu sortzaile eta estrategikoan jorratzen badu. c) Euskadiko KSIen sektorean aldaketa esanguratsuak eta jasangarriak sortzeko gaitasuna duenean, sektorea indartzen, dibertsifikatzen eta mailakatzen lagunduz. d) Kanpora begirako eragin positiboak sortzen baditu, hau da, ingurunerako onurak badakartza, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunari begira. e) Ezagutzaren eragileekin, gizarte zibilarekin, administrazio publikoarekin edo beste sektore ekonomiko batzuekin itun estrategikoak ezartzen dituenean, bereziki 2030 ZTBPko beste esparru batzuekin gurutzatutako berrikuntza-proiektuetan.

Onuradunak: Enpresak, zeinen jarduera nagusia baita EAEko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako bat.

Eskaera epea

2025-12-31-etik 2026-02-16-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna