UKRAINAKO GERRAREN ondorioz eta ERRUSIARI ezarritako ZEHAPEN ekonomikoen ondorioz GALERA EKONOMIKOAK izan dituzten EKONOMIA SOZIALEKO ENPRESEI zuzendutako laguntza bereziak

Azalpena

Ukrainako gerraren ondorioz eta Errusiari ezarritako zehapen ekonomikoen ondorioz galera ekonomikoak izan dituzten ekonomia sozialeko enpresei zuzendutako laguntza bereziak

Xedea: Ukrainako gerraren ondorioz eta Errusiari ezarri zaizkion zehapen ekonomikoen ondorioz lan-sozietateek edo kooperatibek izandako zuzeneko galera ekonomikoak arintzeko ematea.Honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko egitateak:

a) Fakturak: ezin zaizkienak kobratu Ukrainako bezero edo enpresei edota Errusiari ezarritako zehapenen ondorioak jasaten dituzten herrialdeetako bezeroei, baldin eta haien kredituak ez badaude segurtatuta.

b) Langile-kostu zuzenak: Ukrainan lan egiten duten enpresenak edo Errusiari ezarritako zehapenek eragiten dieten herrialdeetan edo haien filialetan lan egiten duten enpresenak, baldin eta aseguru-entitateek eta/edo aseguru-mutuek ez badute segurtatzen edo babesten kostu zuzen horien kontingentzia.

c) Enpresako aktiboko material- edo produktu-eskaera irmoa: ez badago aukerarik Ukrainara edo Errusiari ezarritako zehapenek eragindako herrialdeetara esportatzeko eta berriro erabiltzeko.

d) Ibilgetu-galerak: kontabilitate-balio garbiaren arabera, eta galera horiek ez badaude segurtatuta.

e) Lehengaien kostua garestitzea: baldin eta zuzenean lotuta badago gerrarekin eta gerra osteko zehapenekin.

Onuradunak: Batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten gizarte-ekonomiako enpresak. Agindu honen ondorioetako, honako herrialde hauek hartuko dira Ukrainako gerraren eta Errusiari ezarritako zehapenen eraginpekotzat: Ukraina, Errusia, Bielorrusia eta Kazakhstan.

Eskaera epea

2022-08-11-etik 2022-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak