ELKARTEAK programa - Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzak

Azalpena

Landa-garapen eta mendinekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzak (Elkarteak Programa)

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntza ekonomikoak ematea. 
 
Onuradunak: Laguntza hauen onuradun izan daitezke dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialak. Horren haritik, jolas-arrantzako elkarte eta federazioak ere arrantza-sektorekotzat hartuko dira. Ezin izango dira onuradun izan lurralde historiko bat baino gutxiago hartzen duten elkarte edo federazioak, arrantza-sektoreari dagozkionak salbuetsita.

Baztertu egiten dira izaera sindikaleko nekazaritza-erakunde profesionalak. Izaera sindikaleko nekazaritza-erakunde profesionaltzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren interes orokorra ordezkatzea eta defendatzea helburu dutenak eta nekazaritzako profesionalek osatzen dituztenak, betiere jarduten duten nekazaritza-ekoizpenaren azpisektorearen arabera bereizi gabe.

Eskaera epea

2021-04-17-etik 2021-05-17-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Landa-guneak