Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak

Azalpena

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programen kontura dirulaguntzak:Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edu kiak euskaraz sortu eta heda tze ko proiektuetarako en presa pribatuen tza ko dirulagun tzak 

Xedea: Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran oinarritutako proiektuak garatzea, euskaraz sortutako edukiei zabalkunde handiagoa emateko.

Laguntza eremuak:

a) Euskarazko edukiak eskaintzen dituzten webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.

b) Software tresnak euskaratzea.

c) Nerabe eta gazteen aisialdirako edukiak sortu eta hedatzea helburu duten egitasmoak: bideo tutorialak, lehiaketak edo blogak biltzen dituzten ekimenak.

d) Erakunde eskatzailearen funtsetan eta artxiboetan diren eduki digitalak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.

e) Gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioak sortu eta ekoiztea

Onuradunak: Enpresa pribatuek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Enpresaren kontzeptuaren barruan sartzen dira enpresaburu individual edo autonomo diren pertsona fisikoak.

Eskaera epea

2026-05-12-etik 2026-06-11-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara